Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Vance, Cyrus Roberts

Estatubatuar politikaria (Clarksburg, Virginia, 1917 - 2002). Zuzenbide ikasketak egin zituen eta legelari gisa aritu zen Wall Streeten. Administrazioan zenbait kargu izan zituen: Senatuaren espazio eta defentsa arazoetarako aholkulari, Pentagonoaren lege aholkulari, gudarostearen defentsarako idazkariorde, etab. Pentagonoko bigarren arduradun gisa, garrantzi handiko auziez arduratu zen, 1964-1965 bitarteko urteetan. Osasun arazoak zirela eta, karguaren dimisoa eman zuen, baina berriro hasi zen lanean Johnsonen lehendakaritzapean. Jimmy Carter lehendakarigaiaren alde egin zuen, eta 1977an estatu idazkari izendatu zuten.