Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Urquijo Olano, Ignacio de

Bizkaitar euskaltzalea eta diplomatikoa (Bilbo, 1907 – Markina-Xemein, 2002). Deustuko unibertsitatean hasi zituen zuzenbide ikasketak eta Frantzian eta Ingalaterran jarraitu. 1954. urtean Bizkaiko Aldundiko Kultura Batzordeko lehendakariorde izendatu zuten, 1957an Euskalerriko Adiskideak elkarteko zuzendari, 1942an berak sortu zuen Instituto Vascongado de Cultura Hispánica elkarteko ohorezko lehendakari, eta 1957an Bilboko Ateneoko lehendakari. Espainiako enbaxadore izan zen Quiton Bizkaiko gobernadore izateko proposamena, Francoren gobernuak egina zuena, Javier de Ybarraren eraginez onartu ez zenean.