Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Urquijo Arana, Javier

Bizkaitar pintorea (Bilbo, 1939). 1962-1966. urteetan dekoratuak egin zituen antzerki talde batzuentzat. Bizkaiko Artisten Elkarteko zuzendaritzako kide izan zen. 1966. urtetik aurrera Akelarre antzerki taldeko zuzendari eta dekoratzaile izan zen. Erakusketa asko egin ditu, Euskal Herrian gehienak.