Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Urquijo Landaluce, Estanislao

(“Urquijoko Markesa”). Arabar enpresaria (Murga, 1815 - Madril, 1889). 12 urte zituenean Madrila joan zen eta osaba baten etxean hartu zuen bizilekua. 1834. urtean Rothschild bankuan lanpostu bat eskaini zioten. 1841-1849 urteetan Truke eta Burtsako agente izan zen eta 16 urtez Espainiako Bankuko kontseilari. Ferrocarril de Mediodía konpainiaren sortzaileetariko bat izan zen eta Madrilgo Merkataritza eta Industria Elkarteko zuzendaritza batzordeko kide. 1871. urtean Urquijoko Markes egin zuten. Bere bizitzako azken urteetan Madrilgo alkate izan zen. Haren diru laguntzaz Llodioko eskola nazionalak eraiki ziren, Arabako eliza ugari berriztatu ziren, ura eraman zen hainbat herrigunetara eta lanpostu ugari sortu ziren.