Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Urquiola Aguirre, Eduardo

Bizkaitar pintorea (Algorta, Getxo, 1865 - Madril, 1932). Madrilgo San Fernandoko Arte Ederretako eskolan egin zituen pinturako ikasketak eta ospe handiko erretratugile izan zen. 1887-1930 bitartean nazioarteko eta nazioko arte ederretako erakusketa askotan hartu zuen parte, baita sari ugari jaso ere. Titulu nagusiak: Coqueta, Grupo de retratos, Esperando la sopa eta Las presidentas.