Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Urquijo Ibarra, José María

Bizkaitar politikaria, industriagizona eta kazetaria ( ? - Donostia, 1936). Eragin handia izan zuen XX. mende hasierako Bilbon. 1903. urtean, EAJ alderdiaren aldetik gorteetarako hauteskundeetarako hautagai izan zen eta kargua lortu zuen, Alzola liberalaren eta Iglesias sozialistaren gainetik. La Gaceta del Norte egunkariaren bultzatzaileetako bat izan zen bestalde. 1936. urtean Victor Praderarekin batean fusilatu zuten Donostiako Polloeko hilerriko hormetan.