Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tyndall, John

Irlandar fisikaria (Leighlin-Bridge, 1820 - Hindhead, Surrey, 1893). Fisikako irakasle izan zen Londresko Royal Institution eskolan. Lan eta ikerketa asko egin zituen magnetismoari, argiari, soinuari, elektrizitateari eta beroari buruz. v Tyndall efektu. Gas edo isurkari batean dauden koloide zatikien argi igorpena. Koloide zatiki horiek oso txikiak dira (ezin dira ikusi mikroskopio optikoan), eta suspentsioan zehar ikusgai den argi kono bat agerrarazten dute. Efektu hau ultramikroskopioetan erabiltzen da.