Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tyler, John

Estatu Batuetako politikaria (Charles City County, Virginia, 1790 - Richmond, Virginia, 1862). 1825-1827 urteetan Virginiako gobernaria izan zen eta 1827-1830 urteetan senatari demokrata. Alderdi errepublikazalean sartu zen ondoren. 1840. urtean lehendakariorde hautatu zuten eta 1841-1845 urteetan Estatu Batuetako lehendakari izan zen. Bere agintaldian Texas Estatu Batuetan sartu zen (1844). Esklabotasuren aldeko agertu zen Estatu Batuetako Banakuntza gerra garaian.