Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tyler, Wat

Ingeles iraultzailea (? - Londres, 1381). Jauntxoen gehiegikeriak zirela eta (zergen igotzea), Kent aldean matxinatutako nekazari eta eskulangileen buru egin zen. 1381. urtean Londreseraino abiatu ziren eta Canterbury eta Londresko dorrea eta zubia konkistatu ondoren Rikardo II.a erregearekin negoziatu ahal izan zuen. Negoziazioak, ordea, eten ziren eta sortutako istiluetan larriki zauritu zuten Tyler. Handik gutxira hil egin zen eta bertan behera geratu ziren nekazari eta eskulangile matxinatuen eskariak.