Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

txilar

iz. Zuhaixka adartsua, zur-gogorra eta sustrai-lodia, loreak mordoetan dituena.  v Txilarrek sustrai lodia izaten dute. Ez dute enbor nagusirik eta sustraitik mordoan hazten zaizkie adarrak; zur gogorrekoak. Hostoa estu luzarana izaten dute. Ezkila itxurako lore txikiak izaten dituzte; kolorez zuriak, gorriak edo arrosak izan daitezke. Motarik ezagunenak txilar arrunta (Calluna vulgaris) eta txilar zuria (Erica arborea) dira.