Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Txildeberto IIa

Austrasiako erregea 575-596 urteetan eta Burgundiakoa 593-596 bitartean, Sigeberto I.aren eta Brunildaren semea (?, 570 - ?, 596). Burgundiako errege Gontran-ekin egin zuen bat erregearen anaia Txilperiko I.aren aurka borrokatzearren. 593. urtean Gontran hil zenean Txildeberto bihurtu zen Burgundiako errege.