Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Txildeberto IIIa

Neustria, Austrasia eta Burgundiako erregea 695-711 urteetan, Thierry III.aren semea (?, 683 - ?, 711). Anaia Klovis III.aren ondorengoa izan zen eta Pepin Gaztearen gidaritzapean gobernatu zuen. Dagoberto III.a izan zen haren seme eta ondorengoa.