Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

txikoria

iz. Sustraiak eta hostoak mikatzak dituen landarea; bereziki, sustraiak txigortuz kafearen ordezkoa egiteko erabiltzen den aldaera; delako sustrai hori txigortu eta xehatu (Cichorium intybus subsp. Sativum).  v Txikori-belar edo txikoria horikatxa. Lore-elkartuen familiako belar-landare iraunkorra, azenarioaren antzeko sustrai zuria, hortz handitako hosto luzeak dituena (Taraxascum officinalis). Lore hori zabalak eta orri ugarikoak izaten ditu. Haziak ilaundunak izaten ditu. Sustraian, zurtoinean eta hostoetan orban zuriak uzten dituen latex zuri bat du. Herri sendagintzan begietako eritasunak sendatzeko erabiltzen da. Belardietan hazten da, batez ere.