Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Txildeberto Ia

Parisko erregea 511-558. urteetan (?, 495 - Paris, 558), Klovis I.aren semea zen. 524. urtean anaia Klodomiro hil ondoren Klotario eta Txildeberto anaiek Klodomiroren semeak hilarazi zituzten errege bihur ez zitezen. Txildeberto, gero, Klotario hiltzen saiatu zen. Biak batera ordea, bisigodoen errege Amalariko II.aren aurka borrokatu ziren. 534. urtean Burgundiako erresuma bereganatu zuten.