Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

trapazeo

izond. Bot. Mirtalen ordenako izen bereko familiako landareez esaten da. 2 genero eta 8 landare mota biltzen dira familia honetan. Bi genero horietatiko ladareetan garrantziarik handiena Trapa izenekoan sartzen direnak dute, horien (uretako gaztaina deituen) fruituak jateko erabiltzen baitituzte Asiako zenbait lurraldeetan. Trapazeoen familiako landareak Afrikako iparraldean eta hego-ekialdean eta Europako eta Asiako erdiz hegoaldean hazten dira. Gaur egun Ipar Ameriketan eta Australian ere hedatzen hasiak dira. Zuhaitz edo zuhaixka egitura izan dezakete. Sustraiak eta zurtoina lohian finkatuak edukitzen dituzte. Urpeko hostoak aurka antolatuak eta gutxi irauten dutenak dituzte, uraren gainekoa berriz txandaka antolatuak. Loreak sexu bikoak eta banaka antolatuak dituzte, fruitua berriz azal zurtsukoa eta arantzatsua.