Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Trapani

(Lat. Drepanum) Siziliako ipar-mendebaleko hiria eta portua, izen bereko probintziako (2.462 km2 eta 425.000 biztanle) hiriburua, Erice mendiaren oinetan, Palermoko hiriaren mendebalean, Tirreniar Itsasoaren ertzean. 71.708 biztanle. Apezpikutegia. jarduera handiko portua (ardoa eta gatza esportatzen ditu). Arrantza eta industria (janari industria, zurgintza, ontziolak) dira ekonomia jarduera nagusiak. Aipagarriak dira 1635. urteko katedral barrokoa, Santa Maria Gesuko eliza gotiko-errenazentista, XV. mendeko Ciambra jauregia eta XIV. mendeko santutegia. v Historia. Antzinateko Depranum hiriari dagokio. IX. mendean musulmanek konkistatu zutenean hiri oparoa bihurtu zen eta are oparoagoa izan zen kataluniarren XIV-XVI. mendeetako agintaldian. 1282. urtean Petri Handia onartu zuen hiriak eta bertatik eman zioten hasiera Siziliako konkistari.