Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

toil 1

iz. Marrazoaren eta arraiaren ordenako itsas arraina, handi samarra eta gorputz-luzea, azala latza eta kolorez grisa duena (Mustelus mustelus). Isatsa gora okertua du, eta hegalak, bat handi samarra eta bestea txikia, azpiko aldean. Oskoldunak, soinberak eta arrain txikiak jaten ditu. Ozeano Atlantikoaren ekialdeko itsasertzetan, Portugaldik Hegoafrikara bitartekoetan, eta Mediterraneo Itsasoan bizi da. v Toil pikarta. Triakidoen familiako itsasoko arraina, gehienez 1,5 m luzea, bizkarraldean eta alboetan orban zuriak dituena (Mustelus asterias). Toilaren itsas-eremu bertsuetan bizi da, baina hegoaldean Mauritaniako paretik hegoaldera ez. Otarrainak, karramarroak, soinberak eta arrain txikiak jaten ditu batez ere.