Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tojo Hideki

Japoniar militarra eta estatugizona (Tokio, 1884 - Tokio, 1948). 1941-1944 urteetan Japoniako agintari gorena izan zen. Estatu Batuen aurkako Pearl Harbor-eko erasoa agindu zuen (1941). Gerra galdu ondoren dimisioa eman zuen; Estatu Batuek gerrako hiltzailetzat hartu zutenez gero, atxilotu zuten, eta 1948. urteko abenduan hil zuten.