Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Toja Landaluze, Ricardo

Bizkaitar pintorea (Gordoxola, 1932). 1950. urtean egin zuen lehen erakusketa eta urtebete geroago Agustin Ibarrola eta Javier Murgarekin jarri zituen koadroak ikusgai Valladoliden. Pintore horiekin eta beste zenbaitekin batera Bilboko Pintura Gaztea Taldea sortu zuen. Madrilen eta Norvegian ikasi zuen ondoko urteetan. Pintura erakusketa ugarietan parte hartu du.