Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tognazzi, Ugo

Italiar antzezlea eta zinemagilea (Cremona, 1922 - Erroma, 1990). Antzerkian, irratian eta telebistan ari izan zen eta 1950ean hasi zen zineman lanean. 1950etik 1960ra pertsonaia barregarriak antzeztu zituen film kaskarretan. 1962tik aurrera Dino Risirekin eta Marco Ferrerirekin egindako filmek arrakasta handia eman zioten. Tognazzi italiar zinemagintzako antzezlerik garrantzitsuenetako bat da, komedian eta draman bikain aritzen dena. Italiako zinemagile handienekin lan egin du: Scola, Pasolini, Lattuada, Petri, Monicelli, Comencini, Bertolucci, Risi, Ferreri. Il Mantenuto (1961), Sisignore (1968), I viaggiatori della sera (1979) filmak zuzendu ditu, eta antzezlea izan da: Porcile (1970, Zerritokia), La grande bouffe (1973), Touchez pas à la femme blanche (1974, Ez ukitu emakume zuria), La stanza del vescovo (1977), Primo amore (1978, Lehen amodioa), La Terrazza (1979), La tragedia di un uomo ridicolo (1981, Gizon irrigarri baten tragedia).