Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Todt, Fritz

Alemaniar jenerala eta arkitektoa (Pforzheim, 1891 - aire istripuan, 1942). 1922. urteaz geroztik alderdi naziko kidea izan zen eta 1933. urtean Hitlerrek Reich-eko garraioen antolakuntzaz eta autobideak eraikitzeko plangintzaz arduratzeko agindua eman zion. 1938. urtean mendebaleko gotorlekuak eraikitzeko agindua jaso zuen. 1939an jeneral egin zuten, 1940an Arma eta Jaurtikigaietarako ministro eta 1941-1942 urteetan Errusiako fronteko gibelaldea hornitzeko ardura izan zuen.