Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Todd, Alexander Robertus

Ingeles biokimikaria (Glasgow, 1907 - 1997). 1944-1971 urteetan Cambridgeko unibertsitateko kimika organiko saileko irakaslea izan zen, eta E eta B1 bitaminen sintesia egin zuen. 1955. urtean B12 bitaminaren edukia aurkitu zuen eta entzimei buruzko ikerketa sakonak egin zituen. 1957. urtean Kimikako Nobel saria eskuratu zuen.