Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Toghril Beg, Muhammad

XI-XIV. mendeetan Iranen, Sirian eta Anatolian agindu zuen seljuk dinastiaren sortzailea eta lehen seljuk errege garrantzitsua, Seljuk-en biloba eta oguz leinuko buruzagia (1063. urtean hila). Jurasanen finkatu zen 1040. urtean eta kalifarekin bat eginik, Persiaraino hedatu zuen haren mendeko lurraldea. 1051. urtean Isfahango hiria konkistatu zuen eta 1055. urtean kalifak berak deituta Bagdaderaino heldu eta amaiera eman zion buwayhietarren agintaldiari. Kalifak 1058. urtean Ekialdeko eta Mendebaleko errege izendatu zuen eta alabarekin ezkontzeko baimena ere eman zion (1062). Sultan titulua bereganatu zuen lehen errege musulmana izan zen.