Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tisanoptero

izond. Zool. Intsektuen klaseko izen bereko ordenako artropodoez esaten da. Oso intsektu txikiak, eta gorputz eta hego finekoak dira, eltxoen itxurakoak, baina kolorez gris beltzaranak; hegoak luma baten antzera eratuak dituzte. Hazkurria landare-zeluletatik biltzen dute, haietan beren tronpa edo eztena sartuz eta landare-gaiak xurgatuz. 3.000 intsektu mota biltzen dira tisanopteroen baitan; horietan ezagunenak tripidoen familiakoak dira.