Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tinamido

izond. Zool. Tinamiformeen ordenako izen bereko familiako hegaztiez esaten da. Gorputzez eperraren antzekoak dira, baina lepoa eta mokoa hark baino luzeagoak eta meheagoak izaten dituzte. Lumak lekuan lekuko kolorera aldatzen direnak dituzte. Oso isats laburra dute. Hankak hiru atzaparrekoak dituzte; eta behatz handia besteak baino gorago kokatua. Hego Amerikan bizi dira. Tinamido motarik ezagunenak inanbu edo tinanbu izenekoak dira.