Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Timur Shah

Afganistango shah edo erregea 1773-1793 bitartean (1746 - 1793). Ahmad Shah Durani shah-ren semea eta ondorengoa izan zen. Egungo Afganistango lurrak batu zituen erreinu bakar baten barnean eta Kabul jarri zuen hiriburu. Hil ondoren, elkarren artean borrokatu ziren haren semeak.