Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tinbergen, Jan

Herri Beheretako ekonomialaria (Haga, 1903 – Haga, 1994). Ikerketa garrantzitsuak egin ditu ekonometriaren alorrean, ekonomia jardueraren gorabeherari buruz bereziki, eta Hirugarren Munduko lurraldeen egoerari buruzko lanak idatzi zituen. Ekonomiako Nobel saria eman zioten 1969an, R. Fisch-ekin batera.