Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tinbergen, Nikolas

Holandar etologoa (Haga, 1907 - 1988). Zoologia ikasketak egin zituen, Leideneko Unibertsitatean. Gero, irakasle izan zen unibertsitate hartan bertan. 1947an Oxforden izan zen, eta animalien jokabideari buruzko lanak egin zituen han, aske zeuden eta laborategian zeuden animalien portaera desberdintasunak aztertzeko. Artikoko azeriak, itsas hegaztiak, itsas otsoak, barraskiloak eta liztorrak aztertu zituen, besteak beste. Animalien portaeraren ikaskuntza eta gizakien sena, autismoa eta oldarkortasuna aztertu zituen, besteak beste. 1973an Fisiologia eta Medikuntzako Nobel saria jaso zuen, K. Lorenz eta K. von Frischekin batera. Lanik aipagarrienak: Animalien portaera soziala eta Senaren azterketa.