Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Timor ekialdekoa

Asiako hego-ekialdeko herrialdea. Timorreko uhartearen ekialdeko zatia, Atauro eta Jaco uharteak eta Oecussi-Ambeno (Ekialdeko Timorreko enklabe bat uhartearen mendebaldean) hartzen ditu bere baitan. 14.874 km2. 1.062.777 biztanle (2006), timortarrak. Dentsitatea: 71,45 biztanle/km2ko. Hiriburua: Dili, 49.900 biztanle (2002). Hizkuntza ofizialak: portugesa eta tetunera. Dirua: Estatu Batuetako dolarra.  v  2002an bihurtu zen herrialde independentea. ik. Timor.
http://www.timor-leste.gov.tl/