Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Thulin, Ingrid

Suediako antzezlea (Solleftea, 1929 – Stockholm, 2004). Dantza eta antzerki ikasketak Stockholmen egin zituen. Antzerkian ari izan zen eta, besteak beste, Ingmar Bergman-en antzerki taldean lan egin zuen. Geroago suediar zinemagileekin lan egin zuen, batez ere Bergmanekin: Smulltronstallet (1957, Basoko marrubiak), Ansiktet (1958, Aurpegia), Tystnaden, (1963, Isiltasuna), Nara Livet (1958, Bizitzaren hasieran), Viskningar och rop (1972, Oihuak eta zurrumurruak). Estatu Batuetako filmetan antzezle izanagatik, bere film gehienak Europan egin zituen. Film labur bat, Hangivelse, eta film luze bat, Brusten himmel (1982), zuzendu ditu. Filmak: Domaren (1961, Epailea), Agostino (1962), The Four Horsemen of the Apocalipsis (1962, Apokalipsiaren lau zaldunak), La guerre est finie (1966, Amaitu da gerra), La caduta degli Dei (1969, Jainkoen eroraldia).