Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Thurston, William Paul

Estatubatuar matematikaria (Washington, D.C., 1946). Lehenengo ikasketak Sarasotako New College-n (Floridan) egin zituen. Doktoregorako ikastaroak Berkeleyko Kaliforniako Unibertsitatean egin zituen, Morris Hirsch eta Stephen Smale-ren zuzendaritzapean, eta tesia 1972an aurkeztu zuen. Hurrengo urteetan Princetongo Ikerketa Aurreratuetako Institutuan eta Massachusetts-eko Teknologia Institutuan aritu zen. 1974an irakasle izendatu zuten Princetonen. 1983an Fields domina jaso zuen Varsoviako Nazioarteko Kongresuan. Thurstonek ekarpen garrantzitsuak egin ditu Kleinen taldeetan (Poincarék eta Ahlfors-ek aztertu zituzten lehenengo aldiz), eta bere lanak eragin handia izan du hiru dimentsioko topologian. Fields dominaz gainera, beste ohore asko jaso ditu Thurstonek: Amerikako Matematika Elkartearen Oswald Veblen Geometria saria (1976) eta Alan T Waterman saria (1979), besteak beste. Bestalde, Alfred P. Sloan Fundazioko kide izan zen 1974-75 urteetan.