Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Thorvaldsen, Bertel

Daniar eskultorea (Kopenage, 1768 edo 1770 - Kopenage, 1844). Erroman bizi izan zen, 1797-1819 urteetan, Canova eskultorearekin batera. Eskultura neoklasikoko artistarik aipagarrienetako bat izan zen. Berehala egin zen ospetsu Jason eskulturarekin (1803) eta ondoren egin zituen Maitasuna eta Psikis (1816), Hebes (1816) eta Ganimedes eta arranoa (1817) lanekin. 1821-1840. urteetan Kopenageko katedraleko lanen zuzendari izan zen; oso ospetsua da bertako Kristoren irudia. Ia Europa osoan zehar bidaiatu zen eta haren obrarik aipagarrienak Varsovian (Koperniko, Jose Poniatowski), Mainz-en (Gutenberg), Stuttgart (Schiller) eta Erroman (Pio VII.aren hileta monumentua) daude ikusgai. Kopenagen eskultorearen omenezko museoa dago.