Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Thorndike, Edward Lee

Estatu Batuetako psikologoa (Williamsburg, Massachusetts, 1874 - Montrose, New York, 1949). William James psikologoaren ikaslea izan zen Harvarden eta, 1898. urtean, doktoretza tesiarekin batera, animaliaren psikologiari eta ikaskuntzari buruzko ikerketa lanak hasi zituen. Aitzindari izan zen psikologia konparatua aztertzeko erabili zituen esperimentu eta metodoetan, eta lan handia egin zuen ikaskuntzaren psikologiaren garapenean. Obra nagusiak: Animal Intelligence (1911, Animalien adimena), Educational Psychology (1913-1914, hiru liburuki, Heziketaren psikologia), The Psychology of Wants, Interests, and Attitudes (1935, Nahien, interesen eta jarreren psikologia) eta Human Nature and the Social Order (1940, Gizakien izaera eta Gizarte antolamendua)