Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tellería, Maider

Belar-hockeyko jokalari gipuzkoarra (Donostia, 1973). Hamar urte zituela hasi zen belar-hockeyan Zurriola ikastolan. Real Sociedad taldean eta Madrilgo Club de Campo taldeetan jokatu izan du. 2000-2001 denboraldian Santanderreko Sardinero taldearen erdiko atzelaria eta entrenatzailea izan zen. Hiru Olinpiar Jokotan parte hartu du, Espainiako selekzioarekin: Bartzelonan 1992an, Atlantan 1996an eta Sydneyen 2000n. Bartzelonako Jokoetan urrezko domina irabazi zuen, eta Sydneykoetan laugarren postuan sailkatu zen.