Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Telleria y Uribe, José Francisco

(Petrikilo deitua). Gipuzkoar sendagilea (Zerain, 1774 - ?). Artzaina zen lanbidez baina aita sendagilea zuen eta haren laguntzarekin ardiak sendatzen ikasi zuen. Geroago jendea sendatzen hasi zen, hezurretako gaitzak, zain-tiratuak eta hausturak batez ere, ez barne eritasunak. Besteak beste, Madrildik deitu zioten jendea senda zezan eta Zumalakarregi sendatzeko eskatu zioten; hura zaurietatik sendatzeko ezin izan zuen, ordea, ezer egin. Ospe handia izan zuen. Petrikilo hil ondoren haren ospea ez zen galdu eta geroztik petrikilo izena ematen zaie hezur hausturak, zain-tiratuak eta gisakoak sendatzen dituzten herri sendalariei.