Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Teller, Edward

Estatu Batuetako fisikaria, jaiotzez hungariarra (Budapest, 1908). Ikasketak Munich eta Leipzig-eko unibertsitateetan egin zituen. Britainia Handian denboraldi batez bizi izan ondoren, Estatu Batuetan hartu zuen bizilekua, eta han Fisikako irakaslea izan zen George Washington unibertsitatean (1935) eta Chicago (1946) eta Kaliforniako (1952) unibertsitateetan. Ikerketa garrantzitsuak egin ditu astrofisika teorikoari buruz. Atomo bonba egiten parte hartu zuen, eta H bonba egiteko lanetan zuzendari izan zen.