Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Telleria, Angel

Gipuzkoar antzerkigilea (XIX. eta XX. m.). 1922an, Donostiako udaletxeak Joxe Gergorio ta Mai Piliparen ezkontza erabakia izeneko komedia eta Ezkontzeko gogoa… bañan alperrik, bakarrizketa saritu zizkion. Euskal Esnalea eta Euskalerriaren alde agerkarietan idatzi zuen, gehienbat. Telleriarenak dira, halaber: Xardiña… xardiña…! (1925) eta Notas históricas de Ondarribia (1927-30).