Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Taube, Henry

Kanadar kimikaria, estatubatuar hiritartasuna hartu zuena (Saskatchewan, 1915). Kimikako doktoregoa Kaliforniako Unibertsitatean lortu zuen, 1940an eta irakasle izan zen unibertsitate horretan bertan, Cornell-eko unibertsitatean eta Chicagokoan. 1961ean Stanfordeko Unibertsitatean sartu zen. Tauberen ikerketei esker, erreakzio inorganikoetan parte hartzen duten elektroien transferentziarako mekanismoak argitu ziren, baita izaki biziei energia ematen laguntzen diotenak ere. 1983an Kimikako Nobel saria lortu zuen.