Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Taufaahau Tupou IV ;a

Tongako errege, Salote Tupou III.a erreginaren eta Uiliami Tungieta uharteko Lehen ministroaren semea (Tonga, 1918). Ikasketak Newington eskola metodistan egin zituen, Hegoaldeko Gales Berrian. Ekonomia eta legeak ikasi zituen Sydney-ko unibertsitatean. 1942an Hezkuntza ministerioan izan zen eta ondoren osasun ministerioan. 1949an Lehen ministro izendatu zuten, eta aldi berean, Kanpo Arazoetako ministro eta Nekazaritzako ministro ere izan zen. Kargu horiek 1965. urtea arte izan zituen. Urte horretan erregina hil zen, eta berak hartu zuen haren lekua. Agintean egon zen bitartean, Tongak erabateko burujabetasuna lortu zuen (1970), baina gobernu sisteman ez zen oinarrizko aldaketarik izan. Tupou IV.ak hainbat domina jaso ditu, horien artean Alemaniako Errepublika Federalak ematen zuen Merituaren Ordenakoa (1978).