Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

taula

iz. Ohola. Ez badut ontzirik, taula baten gainean noa. Janaritzat ogi beltza eta idorra, ohetzat taula edo lurra. Taulazko etxoletan. Taula edo taulak: ikuskizun baterako eraikitzen den oholezko lurra, taulada. Koblakariak ditugu orain iganak tauletara. Bi harrizko taulatan eskribatua. || Zerrenda gisa aurkezten den emaitza edo argibide multzoa, aurkibidea. Liburu honetan diren gauzen aurkitzeko taula. || Taulena. v Elementuen taula. Kim. Gai kimikoen edo elementuen sailkapena egiteko erabiltzen den taula. ik. elementu. v Taula grafikoa. Teknol. Koordenatu ardatzez baliaturik, irudiak eta grafikoak ordenadorean sartzeko erabiltzen den tresna. Xafla batez eta arkatz berezi batez osatua da, eta irudia egiten denean ordenadorearen pantailan agertzen da irudikaturik.