Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tatum, Edward Lawrie

Estatu Batuetako biologoa (Boulder, 1909 - New York, 1975). Rockefeller Institutuko irakasle izan zen. George Wells Beadle eta Joshua Lederberg-ekin batera garrantzi handiko lanak egin zituen biokimikaren alorrean, geneek duten funtzioaren eta bakterioen genetikaren inguruan. 1958. urtean Fisiologia eta Medikuntzako Nobel saria jaso zuen Beadle eta Lederberg-ekin batera.