Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tasmania

Australiako hego-ekialdeko uhartea, Ozeano Barean. Bass itsasarteak lotzen du Australiarekin. 68.332 km2 eta 440.000 biztanle. Hiriburua, Hobart. Hiri nagusia: Lauceston. Lurralde menditsu eta malkartsua da, baso izugarriek estalia. Klima epela eta hezea da, oso euritsua. Nekazaritza (patatak, oloa, fruitu arbolak) eta industria (kontserbak, ehungintza, burdingintza, papergintza) gune garrantzitsua da eta abere hazkuntzak (behi eta ardi azienda) eta lurpeko aberastasunen ustiaketak (kobrea, eztainua, zilarra, zinka eta beruna) ere garrantzia dute ekonomian. Hidroelektrizitatea. v Historia. Melanesiarrak izan ziren lehen biztanleak. 1642. urtean Abel Tasman holandar itsasgizonak aurkitu zuen, eta Van Diemen lurraldea izena eman zion. 1807. urtean britainiarrek hartu zuten, eta 1825. urtea arte Gales Berriaren mende egon zen. 1853. urtean Tasmania izena eman zitzaion, eta 1856. urtetik aurrera gobernu autonomo bat izan zuen. 1901. urtean Australiako Commonwealth-eko kide bihurtu zen.