Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tarragona

Kataluniako hegoaldeko probintzia. 6.283 km2 eta 516.078 biztanle. Mugak: iparraldean, Lleida; ekialdean, Bartzelona eta Mediterraneo itsasoa; hegoaldean, Castellon; mendebalean, Teruel eta Zaragoza. Hiriburua: Tarragona. Hiri nagusiak: Reus, Tortosa, Valls, Vendrell, Amposta, Vilaseca. Hizkuntzak: katalanera eta gaztelera. Orografiaren aldetik hiru lurralde bereizten dira: barnealdeko mendiak, kostaldeko zabaldiak eta Ebro Behearen delta. Ibai nagusiak Ebro, Fracolí eta Gayá dira. Klima Mediterraneo aldekoa da, neguak epelak dira eta udak epel-beroak. Barnealdeko mendietan hotz egiten du. Nekazaritza (mahastiak, olibak, hurrak, almendrak, arroz kopuru handiak egiten dira Ebroren deltan), industria (ehungintza, kimika gaiak, likoreak, janari kontserbak, papergintza) eta turismoa dira ekonomia jarduera nagusiak. Arrantza. Zentral hidroelektriko garrantzitsuak.