Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tarradellas, Josep

Kataluniar politikaria (Cervelló, 1899 - Bartzelona, 1988). Abrandament (1917), Intransigent (1919) eta Esquerra (1921) astekariak sortu zituen. Bigarren Errepublikaren garaian Gorteetako diputatua izan zen. 1931. urtean Kataluniako Esquerra Republicana alderdiko idazkari nagusi izendatu zuten eta 21 urtez izan zuen kargu hori. 1931-32 bitartean Kataluniako Generalitatean gobernazioko kontseilari izan zen hiru aldiz. 1934. urtean kartzelan sartu zuten. 1936-37 bitartean Generalitateko lehendakaria izan zen. 1939. urtean Frantziara eta gero Suitzara erbesteratu zen, eta 1954. urtean Mexikon erbesteko Generalitateko lehendakari izendatu zuten. 1977. urtean Espainiara itzuli zen, eta 1977-1980 urteetan behin-behineko Generalitateko lehendakaria izan zen. 1980an lehendakaritza eta politika utzi zituen.