Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tarkino Harroa

(Lat. Lucius Tarquinius Superbus). Erromako zazpigarren eta azken erregea (K.a. 534 - K.a. 509). Tarquino Zaharraren biloba zen. Servio Tulio aitaginarreba hil ondoren eskuratu zuen erregetza. Indar gabe utzi zuen Servio Tuliok aldarrikatu zuen konstituzioa eta, bortxazko neurriak erabiliz, aurrekoek bideraturiko obrak amaitu zituen. Erromatik kanpora, latinoak azpiratu zituen. K.a. 509an, haren seme Sexto-k Lukrezia, bahitu zuen, Erromako noble baten emaztea (Shakespeare-k jaso zuen gertakari hori The Rape of Lucretia kontakizun poema ontzeko), eta, beraz, erromatarrak Tarquino Harroaren aurka matxinatu eta errepublika ezarri zuten, tarquinotarrak hiritik bidalirik.