Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tarkino Zaharra

(Lat. Lucius Tarquinius Priscus). Tradizioaren arabera, Erromako bosgarren erregea (K.a. 616 - K.a. 578). Lucomo zuen jatorrizko izena eta Etruriako Tarquinian kokatu zen greziar baten semea zen. Kultura etruriarra Erromako hirian sartu zuen eta Foroa, Zirku handia, Jupiter-en tenplua eta estolderiak (Cloaca Maxima) eraikiarazi zituen. Latinoak, sabinoak eta etruriarrak menderatu zituen, eta triumphum edo garaipen handiaren ondorengo sarrera ospetsuaren ohitura zabaldu zuen.