Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tanino

iz. Kim. Landareetatik lortzen diren konposatu fenolikoetako edozein. Molekula pisua nahiko txikia dute, eta bi sailetan sailkatzen dira: hidrolizatzen ez diren tanino kondentsatuak eta hidrolizatzen diren taninoak. Proteinak prezipitatzeko gaitasuna dute ezaugarri nagusietako bat. Batzuk oso toxikoak dira; zuhaitzen kuskuiluetatik lortzen direnak, adibidez, minbiziaren eragile direla pentsatzen da; aldiz, kafean edo tean daudenak ez dira pozoitsuak. Tintak egiteko, tintak arropei finkatzen laguntzeko eta, batez ere, larruak ontzeko erabiltzen da.