Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tambo, Oliver

Hegoafrikar politikaria (Bizana, Transkei, 1917 - 1993). Erbestean zela, Afrikar Kongresu Nazionala legez kanpoko alderdia zuzendu zuen (1960-1990). Beka bat lortu zuen Fort Hareko Unibertsitatean ikasteko, eta han zientziak ikasi zituen (1941). Unibertsitate horretan jarraitu zuen irakasle titulua lortzeko asmoz, baina 1942an bota egin zuten greba batean buru aritzeagatik. Nelson Mandelarekin batera Afrikar Kongresu Nazionaleko Liga gaztea sortu zuen 1944an. Zenbait urtetan San Pedroko bigarren mailako eskolan irakasle izan zen (Johannesburgo), eta 1948an legegizon bulego batean sartu zen. Handik lau urtera, Mandelak eta berak sortu zuten beltzentzako lehenengo bulego juridikoa. 1956an atxilotu egin zuten traizioaren salaketapean. 1958an Albert John Luthuliren lehendakariorde izan zen. 1960an gobernuak legez kanpo utzi zuen Afrikar Kongresu eta Tambo Zambiara joan zen; erbestean zela izendatu zuten alderdiko presidente. 1991n, osasun arazoak zirela-eta, utzi egin behar izan zuen lehendakaritza, eta Mandelak hartu zuen haren lekua. Tamboren hitzaldiak eta idatziak Oliver Tambok hit zegiten du: botererako prestakuntza lanean bildu ziren (1988).