Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tamesis

(Ing. Thames). Britainia Handiko ibaia. 336 km. Gloucester-eko Cotswold Hills mendatean du iturburua. Lau adarrek osatua da: Tamesis edo Isis, Churn, Coln eta Leaches. Azken adar horiibai nagusira biltzen denetik aurrera, meandro ugari eratzen ditu ibaiak eta ekialderako norabidea hartzen du. Oxford, Abingdon, Windsor, Staines eta Chertsey igaro ondoren Londresko ibai-arroan barneratzen da, eta zabaltzen. Teddington, Kingston, Brentford, Londres, Gravesend, Tilbury eta Southend on Sea alderik alde igaro ondoren Ipar itsasoan isurtzen du ura, Nora hiritik hurbil. Windrush, Evenlode, Cherwell, Thame, Colne, Lea, Roding, Kennet, Loddon, Mole eta Darent ditu adar garrantzitsuenak. Ubide sare zabal batek lotzen ditu Tamesis, Severn eta Avon ibaiak. Ibaiaren behe ibilguan, Londreseko Tower zubitik ibaiaren bokalea arte ontziz ibil daiteke, eta kai asko daude zati horretako ertzean.