Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tamil Nadu

Indiako estatua, Indiako penintsularen hego-ekialdeko muturrean. 130.058 km2 eta 55.700.000 biztanle. Hiriburua: Madras. Mugak: mendebalean, Kerala; iparraldean, Karnataka eta Andhra Pradesh; ekialdean, Bengalako golkoa; hegoaldean, Indiako Ozeanoa. Nekazaritza da ekonomia jarduera nagusia: arroza, azukre kainabera, tabakoa. Industrian ehungintza da nagusi, baina mekanika industria eta janari industria ere bizkortzen ari dira. Kakahueteak esportatzen ditu. Lignitoa, bauxita, kromoa eta magnesita. v Historia. 1948. urtean sortu zen estatua Madras izenarekin, Madrasko herrialdea eta Banganapalk eta Pudukkottai estatu txikiak elkartu ondoren. 1953. urteko urrian, iskanbila handien ondoren, estatua telugu hizkuntza erabiltzen zen eremuetatik banatu zen, Madras izan ezik, eta Andhra Pradesh estatu berria osatu zuten eremu horiek.